XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekixu, orratiño, bakandereak eta nik tamal andi-andija dogula zu galdu biarr ixatiaz; baña, alan be, eta zeure onari buruz, zeuk nai dozuna baño ez-togu gura: atsedenez eta pozik urte luzietan alazo zeu bixi ixatia.

- Ene jaun altsubok esan eutsen orduban Markolbe'k negarr-agiñian eztaukat berbarik ez-ta bijotz naikorik, neu gai enazalarik zubekandik artu dodazan mesede ta onegin gustijen alderako biarr dan lez eskerr egitteko; baña neure utsok Gustija-al-dauanak Berak beteko al-dittuz, eta eguno eten barik ekingo dautsat Areri otoitz egitten nire ordez oparo saristau zagijezantzat.

Jaungoikuari gura dakijola, ba, zuben bakalduntza au baketan eta zorijonez luzaruan irautia, arerijuen aurrka zuben besuai indarra ta adorea emonez eta maltzurrkeri ta saldukeri gustijetatik jaregiñez; eta emon dagixubezala, batta, bijori, zeuberi opa dakixubezan ondasun eta zorijontasun gustijak zeuben gurarijen neurrittan.

Ona emen ni orain zuben aurrian belauniko ta parkeskeka.

Iñoiz, esatez edo egittez, okerren bat egin ixan ba'dautsubet, edo, edozelan dala, biarr ixan dautsubedan itzalik edo lotsonik ixan ezpa'dautsubet, azketsi egidazube, ondo usterik eta obeto eziñian egiñiko utsak ixan dira-ta.

Barriro parkeskatzen dautsubet, eta zuben baimenaz ba-nua orain neure tresnatxubak gertuten bidian asteko.

Milla gorantzi zuben otseñik apalen onen aldez.